Comunicación audiovisual, Ciber/Hackfeminismo y TRIC para el desarrollo | Marta García Terán
Euskal Herrian berriro egotean eta poliki-poliki euskaraz hitz egitean jariotasuna berrezkuratzen ari naiz, Nikaraguan 10 urtez bizi ondoren. Ez da bakarrik astero berbalagun taldearekin topo egitea, liburu eta berriak euskaraz irakurtzea eta irratia entzutea, baizik eta euskaldun hedabideekin eta kazetariarekin harremanetan jarri behar dut bulegoan komunikazio arduraduna naizela eta, euzkaraz noski.
Lehenengo asteotan amildegira begiratzen sentitu arren, gero eta erosoago sentitzen naiz, bueno, egunaren arabera, noski. Hori dela eta, nahiz eta akatsak izan, elkarrizketa pare bat eman dut irratian momentuz, gustora. Hemen entzun ditzakezue:
Bizkaia Irratian, Neskaren Nazioarteko Egunean, munduan ezkontzera behartuta dauden neskei buruz hitz egin nuen, aurten 12 milioi:
Bilbo Hirian, Pobreziaren Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Save the Childrenek testuinguru horren barnean plazaratu hainbat datu kezkagarri buruz hitz egin nuen:
Hori da, poliki-poliki! 🙂
Pingback: Lo que me dejaron 2020 y 2021… | ProComuNicando